Webgune honetan cookieak sesioa mantentzeko eta ohar hau bistaratzeko erabiltzen dira.

Onartu cookieak

Ongietorri Gaztelu Ostatura

1988. urtea zen Romeral izena kendu eta Gaztelu Ostatuarena jarri zidatenean. Orduan iritsi zen niregana Ertzibengoa Gaztelumendi familia. Antzinako etxe baten azpian nago, Orereta Errenteriako alde zaharrean, eliza eta udaletxea bizilagun ditudala. Izaera ezberdin ugari izan ditut sortu nindutenetik: ukuilu, harategi, bizpahiru aldiz taberna eta orain jatetxe. Hainbeste jende sartu eta atera da nire ateetatik...gehiago ere etorriko dira, toki guztietatik gainera! Eta denei eskaini eta eskainiko diegu gure harrerarik onena, nire harrizko pareten babesean eta egurrezko sabai azpian inon baino hobe egon daitezen.


Zatoz bisitan!

Oilaskoa Txingarretan eramateko

Oilasko osoa eta patatak 10,50€. Oilasko erdia eta patatak 6,50€. Enkarguak: 943 51 10 84

Taldeentzako menu bereziak

Gaztelu Ostatua. Eskubide guztiak erreserbatuta 2017